Soziosanitario

Sektore soziosanitarioak bi alderdi uztartzen ditu: osasuna eta gizarte-premiak.

Bereziki, arreta globala ematen du mendekotasun-mailaren bat duten pertsonen premiak asetzeko.

Gaur egun, langile asko biltzen dituen sektorea da, oso feminizatua eta profesionalen defizit handia duena. Gainera, aurreikusten da sektore horrek, etorkizun ez oso urrunean, are profesional gehiago eskatuko dituela, batez ere biztanleriaren zahartzearen ondorioz.

Zerbitzuen sektorearen barruan, sektore soziosanitarioa da, osasun-sektorearekin batera, langileengan nahasmendu muskuloeskeletiko gehien eragiten dituen sektoreetako bat; izan ere, erdi-mendeko eta guztiz mendeko pazienteen mobilizazioa dugu lanbide honek duen arrisku-faktore garrantzitsuena, eta bizkarrezurreko eta goiko gorputz-adarretako aldi baterako lesio iraunkorrak eragiten ditu.

Arrisku horiek, eragile biologikoekiko esposiziotik eratorritakoekin eta arrisku psikosozialekiko esposiziotik eratorritakoekin batera, sektore honetako arrisku nagusiak dira. Pertsonekin lan egitearen ondorioa dira, gehien-gehienak, erdi-mendetuak edo erabat mendekoak. Horrek karga emozional handia sortzen du, eragin zuzena duena langileengan, lan-ingurunean, eremu pribatuan eta familiarrean.

Badira beste arrisku batzuk ere, garbiketa-jarduerek, sukaldaritzak, fisioterapiak, administrazio-lanek eta abarrek eragindakoak, eta, nahiz eta sektoreari ez dagozkion, kontuan hartu behar dira, garrantzi txikiagoa izan arren.

Sektorean erabiltzen diren lan-ekipamenduei dagokienez, gurpil-aulkiak, garabi finkoak eta pazienteak mobilizatzeko transferentzia-garabiak dira gehienbat.

Ergozaintza proiektua: Ergonomía zentro geriatrikoetarako

OSALANek egindakoak (Gaztelaniaz)

Sartu

Plan de sensibilización "Por un personal sociosanitario sin trastornos musculoesqueleticos"

INSSTek egindakoak (Gaztelaniaz)

Sartu